6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
LESAKA
Jakinarazpen ediktua
Alkatetzaren 23/2015 Ebazpena, ilbeltzaren 19koa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.
19/2015 Ebazpena, ilbeltzaren 19koa, Lesakako Udaleko 1. alkateordeak emana, jarduneko alkate gisa, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.
Udal zerbitzuek jakin dute ondoren adierazten den pertsona ez dela aspaldidanik herri honetan bizi, nahiz eta Lesakako biztanleen udal erroldan inskribatua egon:
–Balint, Petru Raul, X9476212M egoitza-txartela.
Kontuan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat, Udalak baja eman behar diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.
Ebatzi dut:
1.–Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.
2.–Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazten ahal duela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.
Lesakan, 2015eko ilbeltzaren 28an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea. Severiano Txoperena Matxikote.
Iragarkiaren kodea: L1501503