2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Deialdia, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin
betiko zerrenda
2015eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 26an, eta orain Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bost lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eta izangai bazterturik ez dagoela, Atarrabiako alkate udalburuak, 2015eko abenduaren 15ean eman zuen 775. ebazpena. Hona hemen:
1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea:
ALONSO ASTONDOA; FERMÍN
BERROGUI CIORDIA; FRANCISCO JAVIER
ESPINAL TELLECHEA; SANTIAGO
Izangaiei dei egitea ager daitezen oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egitera urtarrileko 21ean, osteguna, eguerdiko 13:00ean, Atarrabiako Herriko Etxean, Kale Nagusia, 22. Ariketa teorikoa eginen da, hain zuzen ere deialdiko oinarrietako II. Eranskineko gai-zerrendari buruzko test moduko galdera batzuk ebatzi beharko dira.
Atarrabian, 2015eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1516966