259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa. Gaia: oinarrizko ordainketarako eskubideen behin-behineko komunikazioa.

2015eko ekitaldian oinarrizko ordainketarako araubide berriak hartzen du indarra, eta horregatik oinarrizko ordainketarako eskubide berriak esleitu dira, laguntza horiek jasotzeko balio dutenak, bai eta ordainketa berdea eta nekazari gazteendako ordainketa osagarria jasotzeko ere.

Eskubideak behin-behinekoak dira, eta 2013ko kanpainan, ordainketa zuzenak jasotzeko eskatu zutenen artean, haiek jasotzeko eskubidea izan zuten nekazari guztiei esleitu zaizkie. Eskubideak kalkulatzeko, titularrak 2014ko kanpainan jasotako laguntzen zenbatekoa hartu da oinarri, eta eskubide kopurua kalkulatzeko, azalera onargarria, 2013ko kanpainakoa (kupoa) ala 2015eko kanpainakoa (bietako txikiena) hartuz; 2014ko kanpainan ordainketa bakarrerako eskubide lagapenetan eskualdatutako kupoa hartuko da kontuan, halakorik bada.

Eskubideen zenbatekoa 2014an jasotako zenbatekoen %63,66216918 da. Gainerakoa, 2014ko zenbatekoaren %96,57 bete arte, ordainketa berdearen bidez osatzen da, azalerei edo haziendari lotutako beste laguntza batzuk jasotzeko aukera galarazi gabe.

Espainian 50 eskualde ezarri dira laguntza zenbateko homogeneoekin. Oinarrizko ordainketarako eskubide bakoitza eskualde batekoa da, eta eskualde horretako lurzatietan aktiba daiteke soilik.

Ukitutako titular guztiei jakinarazi zaie postaz, eskubideen kodeak eta 2015etik 2019ra arteko kanpainen zenbatekoak biltzen dituen zerrendarekin batera, aplikatu behar den konbergentzia kontuan harturik. 2015eko kanpainan aurkeztutako alegazioen ondorioz lortu diren eskubideak sartu dira.

Iragarki honen argitalpenak ordeztu dezake aurreko atalean aipatzen den komunikazioa, Nekazaritzako Politika Bateratuaren oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenari buruzko abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuaren 20.4 artikuluarekin eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Oinarrizko ordainketarako behin-behineko eskubideen xehetasunak FEGAren web orrian (www.fega.es) ere kontsulta daitezke. Orrian sartzeko, aurreko aldiaren OBE kode bat erabili behar da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Etekinetarako Laguntzen Ataleko langileekin (telefono zk.: 848424815 / 848424959, posta elektronikoa: sarentas@navarra.es).

Iruñean, 2015eko abenduaren 15ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1517110