259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifen aldaketa, Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskalean
Behin betiko onespena

2015eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, argitara eman zen Ur hornidura, estolderia eta saneamenduaren tasak eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifa aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatuarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara. 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta sortuko ditu ondorio juridikoak.

Tafallan, 2014ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

I. ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren
ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak

1.–4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

4,89

13 mm

7,12

15 mm

15,52

20 mm

24,41

25 mm

34,36

30 mm

55,36

40 mm

99,84

50 mm

144,27

65 mm

154,67

80 mm

185,56

100 mm

309,06

150 mm

1.429,39

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230 zk., 84-09-25ekoa). Hartan konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 7,90 euro kobratuko da hiru hilabetean behin.

2.–4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA

HIRUHILEKOKO KUOTA (eurotan)

7tik 10 mm-ra bitarte

7,58

13 mm

9,50

15 mm

12,51

20 mm

14,47

25 mm

29,48

30 mm

41,96

40 mm

83,30

50 mm

125,24

65 mm

169,09

80 mm

206,49

100 mm

287,90

3.–4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.

1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta erabilera lotuak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak: 0,450449 euro.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzako erabilera. Industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira tarifa honetan. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0,697621 euro.

3. tarifa.–Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

–Lehendabiziko 25 m³-ak hiru hilabetean: 0,450449 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,473055 euro/m³.

4. tarifa.–Erabilera konbinatuak.

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jarduera ohiko bizilekuan).

–Lehendabiziko 65 m³-ak hiru hilabetean: 0,450449 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0,697621 euro/m³.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo/eta igerilekua duena).

–Lehendabiziko 65 m³-ak hiru hilabetean: 0,450449 euro/m³.

–Metro kubiko horietatik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2,252246 euro/m³.

4. tarifa, erabilera konbinatuen gainekoa, nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, den bezalakoa izateagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, aurreikusitako erabilera konbinaturen bat egiten ahal bada bertan. Erabilera bat baino gehiago egiten ahal dituenean, subjektu pasiboak ezin du inoiz haietako bakoitzeko kontagailu bat ezarri.

Aldi berean, 4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak izan ditzakeen etxebizitzari, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 4.2 tarifa.

Subjektu pasiboa familia ugarikoa bada, lehen 65 metro kubikoak 80tara igoko dira.

Familia ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskaera.

2. Familia ugariaren txartela.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa.–Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0,450449 euro/m³.

6. tarifa.–Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0,450449 euro/m³.

7. tarifa.–Udal zerbitzuen erabilera Mankomunitatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0,706587 euro/m³.

8. tarifa.–Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 2,261080 euro/m³.

Ezarritako tarifaren erdia aplikatuko zaio baratzeko erabileran eta erabilera konbinatuetan jario batek hiruhilekoan eragindako gehiegizko kontsumoari, eta gutxienez ere 0,450449 euros/m³; betiere, abonatuak behar bezala frogatu beharko du Zuzenbidean onartzen den edozein frogaren bidez.

4.–4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

a) Kontratazio berrietan: kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi.

b) Titulartasuna aldatzeko: kopuru finko bat, 5 euro.

5.–4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

–Eraikin berriak eta zaharberritutakoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0,706587 euro/m².

–Baratzeak-

Kopuru finkoa: 263,93 euro.

–Suteak.

Kopuru finkoa: 94,54 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota gastu orokor eta zeharkako gastu bezala.

6.–4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0,72 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko bolumena astean).

7.–4.g) eta 4.h) artikuluetan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 50,65 euro kobratuko da.

8.–Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honen 4. artikuluko a), b) eta c) ataletan aurreikusten diren zergapeko egintzei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, ordaintzera behartua dagoena soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna denean, Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emana, haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez izanik,

Edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,2, ezkonduta badago edo antzeko bizikidetza harremana badu, bien guztirako diru-sarrerak batuta.

edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,5, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak).

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratzen badituzte. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 25.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Jasotako prestazioaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Udal Erroldako Bizikidetzako Ziurtagiria

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Iragarkiaren kodea: L1515659