2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Zerga-tasak, tasak eta prezioak 2016rako
Udalak, 2015eko abenduaren 18ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen erregelamenduzko quorumarekin:
1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2016 urterako:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien %0,35a.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balio berri eta garbien %0,505a mantentzen da.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obraren benetako kostu osoaren %3a mantentzen da (exekuzio materialaren aurrekontua).
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: oraingo indize eta tasak mantentzen dira.
2. Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak mantentzea 2016 urterako, 2013ko azaroaren 21eko osoko kilkuran onetsi ziren bezala, 247 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izan zirenak, 2013ko abenduaren 26an.
3. Auzolanetik libratzeko ordaindu behar den diru kantitatea mantentzea 2016 urterako: 50,00 euro ordaindu beharko da auzolan bakoitzeko.
4. “Zubietako Errota” izeneko ekomuseora sartzeko kuotak mantentzea 2016 urterako:
–Helduak: 3,00 euro/laguna.
–15 lagun baino gehiagoko taldeak. 1,50 euro/laguna.
–Eskolako umeak, ikasleak eta erretiratuak: 1,50 euro/laguna.
–Umeak, 8 urte bitartekoak eta taldean ez doazenak: dohainik.
5. Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izanen du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira (administrazioarekikoa edota, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).
Zubietan, 2015eko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L1516990