259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketaren espedientea. Halaber, haren ondoko arauzko tramitazioa onetsi zuen.

Aldaketa horren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2015eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat hartzen da.

Argitara ematen da, aipatu ordenantzaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2015eko abenduaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA

6. artikuluaren testu berria:

“6. artikulua. Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

Abonatuak.

–Urteko kuota, 65 urtetik goiti: 81,60 euro.

–Helduen urteko kuota (19-64 urte): 191,20 euro.

–Gazteen urteko kuota (15 -18 urte): 139,20 euro.

–Haurren urteko kuota (7-14 urte): 109,60 euro.

–Txikienen urteko kuota (3-6 urte): 74,40 euro.

Familia ugariek, hala direla frogatzen badute familia ugariaren txartela aurkeztuta, %50 merkeago ordainduko dute dagokien tarifa Estatuko araudiaren arabera familia ugariaren kategoria ematen dien seme-alaba harengandik aitzina, baldin eta titularra edo titularrak kirol instalazioen bazkideak badira”.

Poltsa ekonomiko bat sortuko da esleipenaren eta bildutako tasen artean dagoen aldearekin.

Poltsa hori egoera txarrean dauden pertsonei edo familiei gehikuntza hori osorik edo haren zati bat itzultzeko erabiliko da. IPREMaren (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa) araberako irizpidea erabiliko da, itzulketa proposatzen baitu IPREMaren %1,25etik beherako diru-sarrerak dituzten familia unitateei (kide bakarraren kasuan), IPREMaren %1,50etik beherakoentzat (bi kide) eta IPREMaren %0,26 gehiago aurreko tarteari, familia unitateari gehitzen zaion kide bakoitzeko (%1,76 hiru kiderentzat, %3,02 lau kiderentzat...).

Zizur Zendeako erroldatu gabeko abonatuak eta abonatu berriak.

Helduen urteko kuota: 280,00 euro.

Gainerako kategorien urteko kuota: 191,00 euro.

Sarrerako kuota.

Sarrerako kuota: 100,00 euro.

Abonamenduak urtekoak dira, urte natural bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, eta hiru hilean behineko ordainagirietan ordaintzen da.

Urtarrilaren 1etik aurrera kide egiten direnek sarrerako kuotaz gain, hiruhileko horri dagokiona beharko dute ordaindu.

Hiruhileko batean instalazioetako abonatu izateari uzten dioten pertsonek berriz kide egiteko, sarrerako kuota ordaindu beharko dute.

Abonatu gabeen eguneko sarrera.

–Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 5,50 euro.

–Sarrerak lanegunetan, helduentzat: 9,50 euro.

–Sarrerak lanegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 5,50 euro.

–Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 8,50 euro.

–Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduentzat: 14,00 euro.

–Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 8,50 euro.

Abonamenduak, zenbait egun jarraitutarako.

–7 eguneko baimenak, 65 urtetik gorakoentzat: 27,50 euro.

–7 eguneko baimenak, helduentzat: 57,50 euro.

–7 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 27,50 euro.

–15 eguneko baimenak, 65 urtetik gorakoentzat: 55,00 euro.

–15 eguneko baimenak, helduentzat: 95,00 euro.

–15 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 55,00 euro.

Askaldegia.

Neguko sasoian, askaldegia 17:00etatik aurrera eta abonatuekin batera: 2,50 euro.

Kiroldegia.

–Pistaren 1/3 alokatzea, ordubetez: 19,00 euro.

–Pista osoa alokatzea, ordubetez: 56,00 euro.

–Instalazio hauek taldeka erabili nahi izanez gero eta talde horiek nagusiki (%75) abonatuek edo Ardoi Kirol Patronatuko kideek osatzen badituzte, hauek izanen dira abonamendurik ez dutenek ordaindu beharko dituzten tasak: 4,50 euro.

Ardoi futbol zelaiak.

–Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua: 1.242,00 euro.

–Belar zelaiaren ordubeteko alokairua: 89,00 euro.

–Belar zelai erdiaren urteko alokairua: 925,00 euro.

–Belar zelai erdiaren ordubeteko alokairua: 65,00 euro.

–Gehienbat (%75) abonatuez osaturiko taldeek erabiltzen dituztenean instalazioak, zenbateko hau ordaindu beharko du abonatua ez den bakoitzak: 6,50 euro.

Bestelako tarifak.

–Karnetaren kopia egiteagatik: 8,50 euro.

–Ordainagiriak itzultzeagatik: 3,00 euro.”

Iragarkiaren kodea: L1517190