259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, 2016an indarra izanen duten zenbait tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Esako Udalak, 2015eko azaroaren 11n egin osoko bilkura berezian, aldaketa hasiera batean onetsi du ondotik ematen diren udal ordenantzetan, tasa eta prezio publikoei buruzko zenbait artikuluz den bezainbatean. Hona hemen: Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasa arautzen duen ordenantza, Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza.

Onespenaren erabakia 2015eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Esan, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

Zenbatekoak

A.–Festetako postuak eta barrakak: 100 euro festa aldi bakoitzeko.

B.–Merkatu txikiko kalez kaleko salmenta: 240 euro/urte.

C.–Hainbat gaitako postuak ferietan eta beste: 3 euro/eguna.

D.–Okupazio berezia biltontziak eta tangak direla eta: 32 euro/urte.

E.–Aldamioak, garabiak, edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio: 1 euro/eguna.

F.–Herritarren mesedetan egiten diren zerbitzuetako jarduera ekonomikoen aprobetxamenduengatik: 1,50 euro/metro koadro/eguna.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikulua. Zenbatekoak:

1. Kopiak eta konpultsak:

a) Kopiak eta fotokopiak A4 paperean: 0,10 euro/orria.

b) Kopiak eta fotokopiak A3: 0,25 euro/orria.

c) Agiriak konpultsatzea: 0,50 euro/orria.

2. Ziurtagiriak: 0,50 euro.

3. Faxez igortzea: 0,50 euro, lehen orrialdea; 0,30 euro, gainerakoak.

4. Lizentziak, kontzesioak, baimenak eta txostenak:

a) Animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak: 20,00 euro.

b) Arma txartelak: 20,00 euro.

c) Mugikortasun murriztua dutenendako aparkatzeko txartelak: 10,00 euro.

5. Obra lizentziak eta aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena behar duten jarduketak:

a) Obra gauzatzeko aurrekontua < 3.000 euro: 54,45 euro.

b) Obra gauzatzeko aurrekontua < 15.000 euro: 84,70 euro.

c) Obra gauzatzeko aurrekontua < 30.000 euro: 145,20 euro.

d) Obra gauzatzeko aurrekontua < 60.000 euro: 193,60 euro.

e) Obra gauzatzeko aurrekontua < 150.000 euro: 242,00 euro.

f) Obra gauzatzeko aurrekontua < 300.000 euro: 363,00 euro.

g) Obra gauzatzeko aurrekontua < 600.000 euro: 484,00 euro.

h) Obra gauzatzeko aurrekontua < 1.500.000 euro: 605,00 euro.

i) Obra gauzatzeko aurrekontua > 1.500.000 euro: 726,00 euro.

6. Bigarren errekerimendua eta ondorengoak, halakorik bada:

a) Agirien lehenengo errekerimendua: 78,65 euro.

b) Hasierako proiektuaren eranskina: lehenengo txostenaren kostuaren %50 (gutxienez 78,65 euro).

c) Ondorengo errekerimenduak: aurreko txostenaren kostuaren %70 (gutxienez 78,65 euro).

7. Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak eta urbanizazioko obren onarpena: obra lizentzietarako tasen baremoaren %70 (gutxienez 121,00 euro).

8. Hirigintzako argibide eskaerak:

a) Hirigintzako zedula (planorik egin gabe): 78,65 euro.

b) Hirigintzako zedula (planoa eginda): 151,25 euro.

c) Finken banantzea: 151,25 euro.

9. Planeamenduko eta kudeaketako espedienteak:

a) Birzatiketa (eremua < 1.000 m²): 193,6 euro.

b) Xehetasun azterlana (eremua < 1.000 m²): 151,25 euro.

c) Udal Plan Orokorraren aldaketa xehakatua (eremua < 1.000 m²): 242,00 euro.

d) Jarduketa eremuak 1.000 m²-tik gorakoak: Udaleko hirigintzako aholkularitza orduaren arabera 45,98 euro/ordua.

e) Aurri egoeren espedienteak: 242,00 euro.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

10. artikulua. Tasa hauek aplikatuko dira:

1. Jarduera sailkatuen lizentziak eta aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena behar duten jarduketak (lehen instalazioak, handitzeak eta aldaketak barne):

a) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 3.000 euro: 54,45 euro.

b) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 15.000 euro: 84,70 euro.

c) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 30.000 euro: 145,20 euro.

d) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 60.000 euro: 193,60 euro.

e) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 150.000 euro: 242,00 euro.

f) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 300.000 euro: 363,00 euro.

g) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 600.000 euro: 484,00 euro.

h) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua < 1.500.000 euro: 605,00 euro.

i) Ingurumena babesteko neurrien aurrekontua > 1.500.000 euro: 726,00 euro.

2. Titulartasun aldaketak, lagapenak edo eskualdaketak: 30 euro.

3. Irekitzeko lizentziak eta komunikazioak: jarduera sailkatuetarako lizentzien tasen baremoaren %70 (gutxienez 121 euro).

Iragarkiaren kodea: L1517090