2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa, 2016ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2015eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2016an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbertzez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.
Hala, orain onetsi eta 2015ean indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak ondokoak izanen dira, behin betiko onetsi baitira:
1.–Karga-tasak, 2016. urtekoak.
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2650.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.5 artikuluan ezarritako urteko portzentajeak, aldi bakoitzeko, honako hauek dira:
- Batetik bortz urtera arteko aldia: %3.
- Hamar urtera arteko aldia: %3.
- Hamabortz urtera arteko aldia: %3.
- Hogei urtera arteko aldia: %3.
eta %11,00ko karga-tasa bakarra ezarri da.
2.–2016. urteko tasak:
–Agiriak egin eta tramitatzeko tasak.
- Konpultsak: euro 1,00 bakoitzeko.
- Azterketarako eskubideen tasak: 5 euro.
- 0tik 3 urtera bitarteko Haur Eskolaren tasak: Hezkuntzako kontseilariaren foru aginduak 2015-2016 ikasturterako ezarriak. Agindu horren bidez tarifak ezartzen dira, hau da, udalen haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan familiek ordaindu behar dituztenak, betiere ikastetxe horiek Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen badira.
–Eguneko zentroaren tasak:
- Egunean zortzi ordu: 717,81 euro hilean
- Egunean zazpi ordu: 628,08 euro hilean
- Egunean sei ordu: 538,36 euro hilean
- Egunean bost ordu: 448,63 euro hilean
- Egunean lau ordu: 362,39 euro hilean
- Egunean hiru ordu: 271,79 euro hilean
- Egunean bi ordu: 181,20 euro hilean
- Egunean ordu bat: 90,59 euro hilean
- Gehitutako ordu bakoitzeko: 5 euro orduko
–Hirugarren adinekoen jantokiko tasa: 4,30 euro otordu bakoitzeko.
–Lokal publikoak erabiltzeko tasa:
- Kirol instalazioak erabiltzeko tasak:
- Partikularrek irabazi asmoz antolatutako ikastaro edo jarduerak emateko: 16 euro orduko
- Ospakizun edo ekitaldi pribatuak egiteko:
- Pertsona erroldatuak edo toki entitateak: 105 euro/eguna.
- Gainerako pertsonak edo kanpoko entitateak: 525 euro/eguna.
- Ikuskizun publikoetarako (ez dira hemen sartzen San Blas, Gazteri eta San Bartolomé izeneko jaiak), barrarik gabe: 525 euro/eguna.
- Ikuskizun publikoetarako (ez dira hemen sartzen San Blas, Gazteri eta San Bartolomé izeneko jaiak), barrarekin: 800 euro/eguna.
- Beste lokal publiko batzuk erabiltzeko tasak:
- Udalaren gainerako espazio publikoak (kiroldegiko gimnasioa, erretiratuen elkarteko gaineko salak, musika eskolako salak, kultur etxeko salak, San Bartolomé ikastetxeko gelak, eta halatsuko salak erabiltzako:
- Bilera eta jarduera puntualak, gehienez ere 2 ordukoak: 10 euro.
- Bilera eta jarduera puntualak, 2 ordutik gorakoak eta 5 ordu artekoak: 20 euro.
- Aldi baterako eta/edo urteko erabilerarako. 6 euro orduko, betiere aldi baterako erabilera ulertuta irabazi asmoarekin eta astebete baino gehiago irauten duten jarduerak badira. Horrela bada, eta egun baten barrenean betiere, eta orduak segidakoak badira, bigarren orduaren tasa 3 euro ordua izanen da.
- Auditoriuma erabiltzea:
- 3 ordu bitarte: 80 euro.
- 5 ordu bitarte: 180 euro.
- 10 ordu bitarte: 250 euro.
(Bi kasuetan, eskatzaileak bere gain hartuko ditu erabiltzen dituen baliabide teknikoen eta beharrezkoak diren langileen gastuak).
–Udal igerilekuen tasak udaldirako:
- Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (13 urte arte): 27 euro.
- Denboraldiko abonamenduak helduentzat (14-64 urte): 43 euro.
- Denboraldiko abonamenduak 65 urtetik gorakoentzat: 34 euro.
- Eguneko sarrerak:
- Haurrak: 2 euro.
- Helduak eta 65 urtetik gorakoak: 4 euro.
- Hilabeteko abonamenduak:
- Haurrak: 17 euro.
- Helduak: 27 euro.
- 65 urtetik goitikoak: 20 euro.
–”Ribaforadako Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoaren tasak, 2015-2016 ikasturterako:
- 2015-2016 ikasturterako tasak aurreko ikasturterako erabili zirenak izanen dira.
- 2016/2017 ikasturteko matrikula: 15,00 euro/ikasturtea
–“Udalaren Kirol Kontseilua” erakunde autonomoaren tasak, 2015-2016 ikasturterako: bere horretan segitzen dute 2014-2015 ikasturterako onetsi ziren arau eta tasa berberek, betiere honako aldaketa hauekin:
1.–Gazte eta helduendako jarduerak:
–Erlaxazioa eta meditazioa: ordu 1 astean: 30 euro/hiruhilekoa.
–Abdominal hipopresiboak: ordu 1 astean: 30 euro/hiruhilekoa.
2.–Taldeko kirolak: 8ko futbola, futbola, saskibaloia, areto futbola:
–Benjaminen talde mistoa, kimuen talde mistoa, haurrak, kadeteak eta gazteak: entrenamenduak astean 2 egunetan, eta partidak asteburuan: 55 euro/hiruhilekoa.
3.–2016rako prezio publikoak:
–Traktoreen ur biltontziak betetzeko fitxak:
- 250 litro hartzeko fitxa: 0,50 euro.
- 5000 litro hartzeko fitxa: euro 1.
Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko, izan ere bere horretan mantenduko dira, argitaratu baitziren 2014ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Ribaforadan, 2015eko abenduaren 30dan.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1516737