259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PATERNAIN

Kontzejuaren lokalaren erabilera arautzen
duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Paternaingo Kontzejuak, 2015eko azaroaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kontzejuaren lokalaren erabilera arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Kontzejuaren lokalaren erabilera arautzen duen ordenantzan, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Paternainen, 2015eko azaroaren 17an.–Burua, Iván Irisarri Sancho.

Iragarkiaren kodea: L1517167