2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Iruña
2016ko Iruñeko Udalaren plantilla organikoa. Hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da 2016. urteko plantilla organikoa, Iruñeko Udalbatzak 2016ko abenduaren 22ko osoko bilkuran hasiera batez onetsia, Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorraren Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (Zapatería kalea 40, 1. solairua). Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko abenduaren 23n.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1517265