259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen hiru espediente, aldaketak egiten dituztenak 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean.

Erabaki hori 2015eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

Noain Elortzibarren, 2015eko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

1. espedientea

–Kreditu berezia gastuen 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 2.934,72 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako 2.934,72 euroko gerakinaren bidez finantzatuko dena.

2. espedientea

–Kreditu-gehigarria gastuen 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 1.500,00 eurokoa, diruzaintzako gastu orokorretarako 1.500,00 euroko gerakinaren bidez finantzatuko dena.

3. espedientea

–Kreditu-gehigarriak, gastuen 1. kapituluko (Langileria gastuak) hamasei kontu-sailetan, 8.136,43, 1.114,03, 7.073,52, 2.945,24, 2.608,55, 1.966,17, 2.471,82, 12.445,29, 2.256,80, 1.594,34, 2.192,39, 1.605,72, 768,86, 2.774,14, 3.418,95 eta 215,29 eurokoak, hurrenez hurren, diruzaintzako baliabide atxikietarako 53.587,53 euroko gerakinaren bidez finantzatuko direnak.

Iragarkiaren kodea: L1517301