259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

185/2015 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2014-2015 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2014-2015 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietako deialdia urriaren 1eko 52/2015 Ebazpenaren bidez egin zen.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea 2014-2015 ikasturtean:

–Rebeca Aldaz Martínez (NANa: 73458632J), Iruñeko Padre Moret Irubide BHIkoa.

–Adrián Monreal Rodríguez (NANa: 73419145V), Atarrabiako Pedro de Atarrabia DBHIkoa.

–Almudena Manzanal González de Lara (NANa: 73509032C), Zizur Txikiko Miravalles-El Redín ikastetxekoa.

2. Ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dute eta Batxilergoko Sari Nazionalera aurkezteko aukera izanen dute.

3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2014-2015 ikasturteari dagokion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu izana jasota gera dadila agintzea.

4. 40005576 kontabilitate espedientea zazpiehun eta berrogeita hamar euro (750 euro) handitzea eta osotara zazpiehun eta berrogeita hamar euro (750 euro) ordaintzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 421003-42450-2268-322200 kontu-sailaren kargura; hau da, ikasle saritu bakoitzari berrehun eta berrogeita hamar euro ordainduko zaizkio (250 euro gordin, 200 euro garbi, PFEZaren %20ko atxikipena aplikatuta), ebazpen honen lehendabiziko puntuan adierazitako zerrendaren arabera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIri, Atarrabiako Pedro de Atarrabiako DBHIri, Zizur Txikiko Miravalles-El Redin ikastetxeari, non ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.

Iruñean, 2015eko abenduaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

Iragarkiaren kodea: F1517131