259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2. poligonoko 128. lurzatiko xehetasun azterlana
Hasierako onespena

Leitzako alkateak, abenduaren 18ko 2015/394 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Patxi Arrazola 29. zenbakiari (2. poligonoko 128 lurzatia) dagokion lerrokaduren xehetasun azterlana, bertan igogailua jartzeko, Esteban Garcia Marquina arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1517009