259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2. poligonoko 1053. lurzatiaren aldaketa xehekatua
Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lakuntzako 2. poligonoko 1053. lurzatiaren eremuan eragiten duen aldaketa xehekatua, Lakuntzako Planeamenduko Arau Subsidiarioetakoa, Jose Javier Burillo Zubeldiak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2015eko abenduaren 17an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1516943