2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2016ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2015eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, honako ordenantza fiskal hauen tarifen aldaketak onetsi zituen hasiera batez, 2016ko ekitaldirako:
–Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.
–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
–Ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituen ordenantza.
–Faltzesko udal mugapeko bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza.
–Ordenantza, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Faltzesen, 2015eko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1516917