259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2016ko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Gaur egun ordezkari sindikalak ez izanda, eta langileak informatuta, Alkateak bere proposamena azaldu du.

Honako xedapen hauei jarraikiz: 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena;

Osoko Bilkurak, 2015eko azaroaren 25ean, aho batez erabaki du:

1. 2016ko jaiegunen egutegi hau onestea eta egun baliogabeen deklarazioa.

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Bazko astelehena.

–Ekainaren 13a: San Kiriko.

–Ekainaren 16a: San Adrian.

–Uztailaren 25a: Santiago Eguna.

–Abuztuaren 1, 2 eta 3a: Herriko Jaiak.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Pilar Ama Birjinaren eguna.

–Azaroaren 1a: Domu Santuen eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna (larunbata).

–Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

–Abenduaren 8a: Ama birjinaren eguna.

–Abenduaren 26a: Gabonak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 216 egun eta ordu bat, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita. Arlo bakoitzeko langileak zerbitzuetara egokitutako ordutegia izango du eta aurrerago zehaztuko da.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko

Etxarri Aranatzen, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1517309