2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Hirigintzako Udal Planeko aldaketa (4. poligonoko 118. lurzatiko egiturazko determinazioei zegokiena) zuzendu ondoren, aldaketa hori bigarrenez onetsi da behin-behinekoz
Udalbatzak 2015eko uztailaren 29an behin-behinekoz onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko egiturazko determinazioetako aldaketa, hain zuzen ere: Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea (egiturazko antolamenduko determinazioak), 4. poligonoa, 118. lurzatia, H azpilurzatia, Etxarri Aranazko udalak sustatua.
Nafarroako Gobernuak errekerimendu bat egin zuen. Udal arkitektoak txostenek eskatzen zutenarekin testua moldatu du, eta kontuan harturik hasiera batean onartutako testuaren funtsezko aldaketa dakarrela, Udalbatzak, gehiengo absolutua lortu eta gero, 2015eko azaroaren 25ean, honako hau
ERABAKI DU:
1.–Behin-behinekoz eta bigarrenez onestea 4. Poligonoko 118. luzatiko H azpilurzatiari dagokion udal plangintzaren egiturazko determinazioetan aldaketa.
2.–Idazkariak dokumentazioa diligentziatu eta gero Nafarroako Gobernuko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan aurkeztea behin betiko onespena egin dezan.
Etxarri Aranatzen, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1517308