2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2016ko tasa eta prezio publikoak aldatzea: igerilekuak
Alkateak azaldu du taldeak erabaki duela, herritarren batzuen eskaera idatzita ikusirik, igerilekuetako prezioetan familia ugariak deskontuak izatea. Deskontuak igerilekuak kudeatzen dituen enpresarekin kontsultatu eta adostu dira.
Osoko Bilkurak, 2015eko azaroaren 25ean, aho batez erabaki du:
1.–Onartzea igerilukuetan beherapenak familia ugaria izateagatik (Berdin bonorako nola eguneko sarrerarako):
–%20, bi gurasoek bonoa edo egun horretako sarrera badute.
–%10, bestelakoetan.
2.–Akordio hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Etxarri Aranatzen, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1517299