2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak
Hasierako onespena
Etxalarko Udalak, 2015eko abenduaren 17an eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira 2016ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Etxalarren, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1516958