259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Faktura elektronikoari buruzko udal ordenantza
Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2015eko urriaren 29an eginiko bilkuran, hasiera batean onartu zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal ordenantza; iragarkia 2015eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2015eko abenduaren 17an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

5.000,00 Eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko udal Ordenantza

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Etxalarko Udalak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Iragarkiaren kodea: L1516955