2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena
Etxalarko Udalak, 2015eko irailaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketa.
Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2015eko urriaren 8an; aldaketa hori jendaurrean egon da 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon interesdunen aldetik. Ondorioz, tasak eta prezio publikoak behin betikoz onartutzat ematen dira.
Etxalarren, 2015eko azaroaren 26an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
ERANSKINA
2016Eko tasa eta prezio publikoak
UDAL LOKALEN, KULTUR ETXEAREN, IGERILEKUETAKO INSTALAZIOEN ETA PILOTALEKUAREN ERABILERA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Tarifak
Udal lokalen eta pilotalekuaren erabilera:
–Lokalen erabilera (ikastaroak, etab.): 3,00 euro orduko.
–Pilotalekua argiturik erabiltzea: 3,40 euro orduko.
–Pilotalekua sarearekin erabiltzea: 1,10 euro orduko.
Kultur etxearen erabilera:
–Inprimakiak: testua A4: 0,15 euro orri bakoitza.
–Inprimakiak: testua A3: 0,30 euro orri bakoitza.
–Inprimakiak: irudiak A4: 0,30 euro orri bakoitza.
–Inprimakiak: irudiak A3: 0,60 euro orri bakoitza.
–Informatika ikastaroak: 50,00 euro.
–Koadernaketa A4: 3,00 euro.
–Plastifikazioa A4: 0,70 euro.
–Plastifikazioa A3: 1,30 euro.
–Dokumentuak eskaneatu: 0,20 euro orri bakoitza.
–CD-DVD grabaketak: 3,00 euro bakoitza.
–Posta kontua @etxalar.org: 20,00 euro urtean:
- Iragarkiak www.etxalar.org web orrian - 6 hilabeterako: 100,00 euro.
- Iragarkiak www.etxalar.org web orrian - urte baterako: 180,00 euro.
–Bisita gidatuak (Turismo bulegoa-bertzeak): 2,00 euro.
Igerilekuen erabilera.
Denboraldia:
–7 urtetik beherakoak: dohainik.
–7tik 10 urte bitarte: 13,20euro.
–11tik 16 urte bitarte: 22,00 euro.
–16 urte baino gehiago: 42,70 euro.
–Familiarra (gurasoak eta 16 urtetik beherakoak): 92,70 euro.
Hilabetea:
–7 urtetik beherakoak: dohainik.
–7tik 10 urte bitarte: 8,50 euro.
–11tik 16 urte bitarte: 15,70 euro.
–16 urte baino gehiago: 30,65 euro.
–Familiarra (gurasoak eta 16 urtetik beherakoak): 52,50 euro.
Astea:
–7 urtetik beherakoak: dohainik.
–7tik 10 urte bitarte: 4,85 euro.
–11tik 16 urte bitarte: 8,90 euro.
–16 urte baino gehiago: 17,35 euro.
Sarrera:
–7 urtetik beherakoak: dohainik.
–7tik 10 urte bitarte: 2,20 euro.
–11tik 16 urte bitarte: 3,55 euro.
–16 urte baino gehiago: 5,30 euro.
HERRILURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA
Herrilurretako luberritze guziak: 51,30 euro urte eta hektarea bakoitzeko.
Su-egurra, lote bakoitzeko: 10,00 euro.
Zerrakuretarako pikete bakoitzeko: 0,45 euro.
Herrilurreko iturbegietatik ura hartzeagatik: 1,25 euro urtean erabiltzaile bakoitzeko.
Ttorttoil postuen zozketan parte hartzeko: 3,60 euro, BEZa barne.
Ttorttoilen postua: 5,65 euro, BEZa barne.
Larreen aprobetxamendua:
–Ardi buru bakoitzeko: 0,20 euro urtean
–Behor buru bakoitzeko: 0,45 euro urtean.
UR HORNIDURA ETA SANEAMENDUAREN TARIFAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Tarifak
Ur hornidura.
Etxebizitzako erabilerarako:
–Gutxienekoa 30 m³ hiruhilekoan izanen da: 0,192 euro m³ bakoitzeko.
–31 m³tik goiti: 0,240 euro m³ bakoitzeko.
–71 m³tik goiti: 0,383 euro m³ bakoitzeko.
–120 m³tik goiti: 0,480 euro m³ bakoitzeko.
–Saneamendua: 0,096 euro benetan kontsumitutako ur m³ bakoitzeko.
–Hornidura sarera lotzea: 50,00 euro.
Kontagailua jarri beharko da etxebizitza bakoitzerako.
Gainerako erabileretarako: industria, tailer, denda, ostatu, jatetxe, landetxe, ileapaindegi eta abar.
–Gutxienekoa 30 m³ hiruhilekoan izanen da: 0,221 euro m³ bakoitzeko.
–31 m³tik goiti: 0,276 euro m³ bakoitzeko.
–71 m³tik goiti: 0,441 euro m³ bakoitzeko.
–120 m³tik goiti: 0,552 euro m³ bakoitzeko.
–Saneamendua: 0,096 euro benetan kontsumitutako ur m³ bakoitzeko.
–Hornidura sarera lotzea: 50,00 euro.
OBRA HONDAKINAK ETA LURRAK UDAL ZABORTEGIAN BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
750 kg-tik 4.000 kg bitarteko kamioiak: 10,20 euro kamioiko.
4.001 kg-tik 10.000 kg bitarteko kamioiak: 19,70 euro kamioiko.
10.001 kg-tik 20.000 kg bitarteko kamioiak: 29,50 euro kamioiko.
20.000 kg-tik gorako kamioiak: 32,35 euro kamioiko.
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Mahaiak eta aulkiak: 8,60 euro mahai bakoitzeko, udan.
Postuak eta barrakak: 8,60 euro unitate bakoitzeko, bestetan.
Obretarako edukiontziak: 43,60 euro.
Kalean egurra pilatzeagatik: 43,60 euro.
Eremu publikoaren okupazioa (aldamioak, hesiturak, etab): 43,60 euro.
Garabiak jartzea, eremu publikoan: 43,60 euro.
Okindegiko sarrera: 240,00 euro.
MENDIKO PISTA ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
Pistak erabiltzeagatik tasa: 1,05 euro tona/metro kubiko bakoitzeko.
HORNIDURA ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak: Diru-sarrea gordinen %1,5.
AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Ziurtagiriak (erroldatzea, ondasunak, bizikidetasuna, etab.): 1,00 euro.
Lizentzia fiskalari buruzko ziurtagiriak: 1,50 euro.
Udal-artxiboko agirien ziurtagiriak: 5,00 euro.
Din A4 fotokopiak (txuri beltzean): 0,10 euro.
Din A4 fotokopiak (kolorean): 0,20 euro.
Din A3 fotokopiak (txuri beltzean): 0,20 euro.
Din A3 fotokopiak (kolorean): 0,40 euro.
Faxa: 1,00 euro.
Arma txartelaren tramitazioa: 5,00 euro.
Konpultsak: 0,50 euro orrialde edo orri bakoitzeko.
Partzela-zedulak: 1,00 euro.
Lanpostuak betetzeko deialdiak: 5,00 euro deialdi bakoitzeko.
Hirigintza txostenak (2.etik aurrera) obra baimenak eta lehen erabilpenerako baimenak emateko.
Udaleko arkitektoaren txostenaren kostua.
HILERRIA ETA HILOBIEN BANAKETA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Hilobiaren kontzesioa: 50,00 euro
Panteoiaren kontzesioa: 100,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1516947