2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2016ko zerga-tasak. Onespena
Esteribarko Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, ondoko zerga-tasak onestea erabaki du, 2016ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,184.
b) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera, 1 indizea gutxienez.
c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera.
d) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
e) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: sortzapena egiteko unean, ondotik zehazten diren portzentajeak aplikatuko dira lurrak duen balioaren gainean:
–1etik 5 urte bitarteko aldia: %2,2.
–10 urtera bitarteko epea: %2,1.
–20 urtera bitarteko epea: %2.
Zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karta-tasa %8koa izanen da.
Esteribarren, 2015eko abenduaren 29an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1517379