259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordenantza fiskaletako aldaketak. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako hauen aldaketa: 1. ordenantza fiskala, EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga) arautzen duena; 20. ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena; 21. ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena; eta Kirol zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituena. Denek ere 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izanen dituzte.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2015eko abenduaren 23an.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L1517234