259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016ko
karga-tasaren onespena

Udal honek, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lur-ondasunen gaineko 2016. urteko kontribuzioa ordainarazteko, karga-tasa hau onestea: %0,294.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Burlatan, 2015eko abenduaren 23an.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L1517216