2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Estalkiak eraikitzeari buruzko ordenantza. Hasierako onespena
Beteluko Udalak, 2015eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, estalkiak eraikitzeari buruzko ordenantza hasiera batez onartu zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da.
Betelun, 2015eko abenduaren 18an.–Alkateordea, Ander Arraztio Saralegi.
Iragarkiaren kodea: L1517004