259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

8. eta 9. aldaketa 2015eko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, 2015eko ekitaldiko aurrekontuan 8. eta 9. aldaketa onesteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

8. AURREKONTU ALDAKETA: APARTEKO KREDITUA

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA (euro)

GASTUA:

1-452-60109

Eskolako ateak eta leihoak egokitzea

160.000,00

GUZTIRA

160.000,00

FINANTZAKETA:

1-870

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

160.000,00

GUZTIRA

160.000,00

9. AURREKONTU ALDAKETA: KREDITU BEREZIA

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA (euro)

GASTUA:

1-223-62200

UHOLDEEN KALTEAK UDAL ERAIKUNTZETAN (14/7/4)

781,95

GUZTIRA

781,95

FINANTZAKETA:

1-870

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

781,95

GUZTIRA

781,95

Baztan, 2015eko abenduaren 31an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1517213