2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla.
Hasierako onespena
Udal honek, 2015eko abenduaren 2an egin bilkura arruntean, onetsi du, besteak beste, Udalaren 2016ko aurrekontua, baita Udalaren Musika Eskolaren Patronatuarena eta Kanpondoa, SLU sozietate publikoarena ere, eta betearazpen oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu den araudian xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Agoitzen, 2015eko abenduaren 16an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1516920