2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2015eko maiatzaren 7ko bilkuran, besteak beste, Udalaren plantilla organikoko hasierako aldaketa onetsi zuen; honela onetsi ere:
–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioa. D taldea. Lanpostuko osagarria: %33,21. Taldeko osagarria: %17,36. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostu kopurua: bat.
–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioa. E maila. Lanpostuko osagarria: %33,21. Taldeko osagarria: %20,56. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Tokien kopurua: iraungitzekoa.
Plantillako aldaketa onetsia 2015eko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, maiatzaren 28an, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin bat, jendaurreko epea iraganda inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea adierazitako aldaketa, zehaztu den moduan.
Agoitzen, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1516918