259. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

5. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan 5/2014 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2015 aldaketa aurrekontuan.

1. Kreditu berezia.

Zenbatekoa: 7.236,28 euro.

Kontu-saila: 433 62103 Argiteria publikoa.

2. Finantzaketa.

–Beheititzea deuseztatze partzialagatik: 121 470 kontu-saila. Garbiketa enpresa.

Zenbatekoa: -3.636,05 euro.

–Beheititzea deuseztatze partzialagatik: 452 463 kontu-saila. Kirol-eremuko etxezainaren ekarpena.

Zenbatekoa: -3.000,00 euro.

–Beheititzea deuseztatze partzialagatik: 4537 62102 kontu-saila. Kiroldegiko instalazio teknikoak.

Zenbatekoa: -600,23 euro.

Añorben, 2015eko abenduaren 2an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1516996