2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
4. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan 4/2015 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
4/2015 aldaketa aurrekontuan.
1. Kreditu berezia.
Zenbatekoa: 8.579,40 euro.
Kontu-saila: 433-209.–Herriko argiak (renting-a).
2. Finantzaketa.
–433-211 kontu-saila. Argien mantentze-lanak.
Beheititzea, deuseztatze partzialagatik: -4.000,00.
–433-22101 kontu-saila. Energia elektrikoaren hornidura argietarako.
Beheititzea, deuseztatze partzialagatik: -3.500,00 euro.
–4537 62102 kontu-saila. Kiroldegiko instalazio teknikoak.
Beheititzeak, deuseztatzeagatik: -1.079,40 euro.
Añorben, 2015eko abenduaren 2an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1516994