1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 44/2015 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, xedatzen duena behean adierazten diren egunetan Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ordez Garapen Ekonomikorako lehendakariordea arituko dela.
2015eko abenduaren 31tik 2016ko urtarrilaren 6ra bitarte, biak barne, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria kanpoan egonen denez, beharrezkoa da hura ordeztea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legearen 26. artikuluan xedatzen denari jarraikiz.
Horiek horrela, eta aipatutako foru legearen 26 eta 32. artikuluek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
DEKRETATU DUT:
1. 2015eko abenduaren 31tik 2016ko urtarrilaren 6ra bitarte, biak barne, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria kanpoan egonen denez, haren ordez Garapen Ekonomikorako lehendakariordea arituko da, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legearen 26. artikuluan xedatzen denari jarraikiz.
2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Garapen Ekonomikorako lehendakariordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko abenduaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.
Iragarkiaren kodea: F1517332