258. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

204E/2015 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea aldi baterako ordezteko izendapenak egiten dituena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 26.3 artikuluak ezartzen du zuzendari bakoitzak erabakiko duela, ebazpen bidez, bere zuzendaritzan ordezpenak egiteko lehentasun ordena, kargua hutsik dagoenerako edo titularra kanpoan edo eri dagoen kasuetarako.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17.1. artikuluan ezarrita dago administrazioko organoetako titularrak kanpoan edo eri daudenean edo karguak hutsik daudenean zilegi izanen dela beste pertsona batek aldi baterako ordeztea, haiek izendatzeko eskumena duen organoak izendaturik. Ordezkorik izendatzen ez bada, kasuko administrazio organoa menpean duen administrazio organo hurrenak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain haren eskumenak.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordearen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira haren aldi baterako ordezkoak, hurrenkera honi jarraikiz:

a) Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burutzako titularra.

b) Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuko burutzako titularra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariari eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1516018