258. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategien arauketa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Lehena.–Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen fitxategia burutzaren ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena.–Burutzaren dekretuaren I. eranskineko fitxategia sortu da, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Burutzaren ebazpenaren eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, burutzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.–Burutzaren ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berria

ELIKAGAIEN BANKUAREN FITXATEGIA

Deskribapena

Elikagaien bankuaren fitxategi mistoa.

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Mailakoa

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Elikagaiak banatu, eman eta kontrolatzea beharrik handiena duten pertsonei elikagaiez laguntzeko programaren barruan.

Ukituak

Interesduna, legezko ordezkaria.

Datuak nola biltzen diren

Inprimaki eta fotokopien bidez

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera. Ahozko elkarrizketa.

Datuen komunikazioa

Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa (FEGA).

Nazioarteko transmisioak

Ez dira aurreikusi.

Unitate arduradunak

Mankomunitatea.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Mankomunitatearen bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK:

Izen-deiturak:

NANa/IFZ:

Helbidea:

Telefonoa (Sakelakoa eta finkoa):

EZAUGARRI PERTSONALAK:

Egoera zibila:

Jaioteguna:

Familia datuak:

Adina:

Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

1.–Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salari zuzendua, 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Etxarri Aranatzen, 2015eko azaroaren 30ean.–Mankomunitateko burua, María Sáez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L1516173