258. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, El Viveroko herrilurren aprobetxamendua
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

“Ikusita El Viverko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren espediente administratiboan dagoen dokumentazioa, hura helburu sozialetarako erabiltzeko (testua 2013ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onetsi zuen Tafallako Udalak eta 2015eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean).

Kontuan izanik Udalaren aholkularitza juridikoaren 2015eko urriaren 16ko txostenak, Kontuen Batzorde Bereziaren 2013ko uztailaren 23ko akta eta Nekazaritzako Batzordearen 2015eko azaroaren 11ko aldeko irizpena.

Ikusita Udaleko Idazkaritzaren 2015eko azaroaren 17ko txostena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 239.bis eta 325.2 artikuluetan xedatutakoaren babesean idatzia.

ERABAKI DA:

Lehena.–Hasiera batean onestea El Vieroko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako aldaketa, hura helburu sozialetarako erabiltzeko. Hona hemen:

–7.3 artikulua aldatu da eta haren testua honela gelditu:

7.3. Une oro, onuradunen elkartzeak edo, kasua bada, horretarako eratutako sozietateak, kasuan kasuko entitate juridikoaren araubide juridikoak ezartzen duen gutxieneko kide kopurua izan beharko du, eta ezin da bitik beherakoa izan.

–IV. atalaren idazketa berria:

IV.–Aprobetxamenduaren iraupena eta baldintzak.

–13. artikulu berriak honako testua du:

13. artikulua. Gastu finkoak eta aldakorrak, ureztalurra izatearen ondorioz.

Ureztalurra izatearen ondoriozko gastu horiek, tartean ur-hargunera arte mantentze-lanak egiteko gastuak, ureztatzaileen elkarteko kide izatekoak eta ura kontsumitzearen ondoriozko beste batzuk, ureztatzaileen elkarteei, Ebroko Ur Konfederazioari, CANASAri, AGUACANALi eta beste batzuei egiten zaizkienak, esleipen-hartzaileek beraiek hartu behar dituzte beren gain zuzenean.

–14. artikulu berriak honako testua du:

14. artikulua. Funtzionamendu arauak.

1. Esleipen hartzaileak kasu egin eta bete beharko ditu Udalak eta/edo ureztatzaileen elkarteek ondokoaz emandako jarraibideak:

a) Ureztatzeko arauak.

b) Sistema orokorrak, ureztatzeko instalazio eta obren mantentze-lanetakoak.

c) Matxuren berri emateko metodoak.

d) Hartzen duten edozein arau edo erabaki, betiere sistemaren funtzionamendu egokia bermatzearren.

2. Udalak, landazainen bidez, edozein momentu eta sasoitan egiten ahalko ditu egoki ikusten dituen ikuskapenak eta egiaztapenak, hala nola, ondoko hauek: laborantza moten egoera, ureztatzeko instalazioen funtzionamendua eta, oro har, ureztalur bihurtu diren herrilurretako laborantzako lurren esleipenen gaineko arautegia behar bezala betetzen den egiaztatzeko. Esleipen-hartzaileak lagundu beharko du egiteko horietan guztietan, ikuskapen lanak oztopatu gabe.

3. Esleipen-hartzaileak instalazioaren, erabileraren eta eranskinaren erantzule bakarrak dira. Behartuta egonen dira esleitu zaien lotean dagoen ureztatzeko instalazioa konpontzera eta ordeztera, hala bada, hori guztia egoki erabiltzeko maneran egon dadin aldiro.

4. Betebehar hori betetzen ez badu, Udalak subsidiarioki egiten ahalko ditu lan horiek, eta gero kostuak esleipen hartzaileari kargatuko.

5. Esleipen-hartzaileak erantzuleak dira ureztaketaren maneiu desegokiaren ondorioz laborantza mota mugakideei edo hirugarrenei eragiten ahal zaizkien kalteak badira, eta horiek ordaindu beharko ditu.

6. Esleipen-hartzaileek bermatuko dute betebehar horiek eta aurreko artikulukoak konplitzen direla ondokoetako bat aurkeztuz, haien hautura:

a) Fidantza, 587 eurokoa hektarea bakoitzeko, eskudirutan.

b) Edo banku-abal bat, 587 eurokoa hektarea bakoitzeko.

Fidantza hori esleipena egiteko epearen bukaeran, aipatutako betebeharrak konplitu badira.

–V. atala (Kanona) osatzen duten artikuluak aldatzea eta berriz zenbakitzea.

–15. artikulu berria (Zenbatekoa), lehenago 13.a zena. Hona hemen haren 1., 2. eta 3. atalak:

1.–Lehorreko lurretan, Udalak oro har aplikatutakoa lehentasunezko aprobetxamenduaren lote onenetarako. 2012an 98,70 euro hektarea bakoitzeko.

Ureztalurretan, 406,46 euro hektarea bakoitzeko.

2.–Kanona lehorreko lurrei dagokiena izanen da lur horietan lurzatia ureztatzeko beharrezko azpiegiturarik ez dagoen bitartean eta esleipen-hartzaileek lehorreko lur bezala aprobetxatzen badute.

3.–Esleipen-hartzaileek egun abandonaturik dagoen finka baten hasierako garbiketaren kostuak eta barneko sarea paratzeko eskulanarena beren gain hartzen badituzte, kasuan kasuko kanonarekin konpentsatuko da lehenbiziko 4 urteko ordainketetan.

–16. artikulu berria (Ordainketa), lehenago 14.a zena. Hona hemen:

Kanona ordainduko da Udalak bere ordenantzetan ureztatzeko herrilurren aprobetxamenduetarako oro har ezartzen duen epean edo Udalak horietarako guztietarako erabakitzen duenean.

–VI. atala (Aprobetxamendua iraungitzea) osatzen duten artikuluak berriz zenbakitzea, ordenantzaren 17.a eta 18.a izanen baitira.

Bigarrena.–Onespenaren erabakia jendaurrean paratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; epe hori iragandakoan, aurkeztutako erreklamazio, kexa edo oharrak ebatziko dira.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki oholean, aholkularitza juridikoan, kontu-hartzailetza, udal idazkaritzan eta horretarako irekitako espedientean.”

Behar diren ondorioak izan ditzan argitara ematen da.

Tafallan, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1516175