1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urriaren 2ko 74E/2015 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikari (EZLT) izateko 69 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Ikusirik ebazpen horretan akats bat egin dela (2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an), Lorena Ibarrola Santamaría andreak erreklamazioa aurkeztu baitzuen 2015eko abuztuaren 18an, desgaitasuna dutenen txandan sar zezatela eskatuz, eta horren ondoren igoera txandan sartu baitzuten akats baten ondorioz, ondotik transkribatzen da bidezko den zuzenketa, hots, aipatutako deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda aldatzen da, honela:
–Lorena Ibarrola Santamaría andrea igoera txandako onartuen zerrendatik atera eta desgaitasuna dutenen txandako onartuen zerrendara igaro da.
Iruñean, 2015eko abenduaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F1516989