257. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarena. Honen bidez jendaurrean jartzen da Zarrakazteluko, Murillo el Frutoko, Mélidako, Santakarako, Gazteluberriko, Nabaskozeko eta Erromantzatuko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztaileko 691/2014 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientea onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzeko dokumentuak eta landa-lanak bildu ziren.

Bigarrena.–Abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 28an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1516246