255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 130/2015 betearazpena

Rosario Barrio Pelegrini andrea, Madrilgo Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Mercedes Martínez Peña andreak eskaturik, nahitaezko betearazpena dela-eta Integración de Servicios Auxiliares SAren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 130/2015 prozeduran, honako ebazpen hau eman da:

Xedapen zatia:

Epaia betearazteko agindu orokorra eta lan harremana iraungitzeko autoa abiaraztea Mercedes Martínez Peñaren alde, alderdi betearazlea baita, eta Integración de Servicios Auxiliares SAren kontra, betearazpenpeko alderdia baita. Zorraren zenbateko nagusia 32.567,02 euro da, eta behin-behinekoz kalkulatu diren interesak eta kostuak, 3.256,70 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea.–Berraztertzeko errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztuz, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, non, ebazpenak izan litzakeen arau-hausteak alegatzeaz gain, aurkakotasuna ere alegatzen ahalko baita, LJLaren 239.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Errekurtsogileak, Gizarte Segurantzako araubidearen onuradun den langilea ez bada, 25 euro sartu beharko ditu epaitegi honek Banco Santander entitatean duen 2499-0000-64-0130-15 kontuan.

Eta Integración de Servicios Auxiliares SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2015eko azaroaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosario Barrio Pelegrini.

Iragarkiaren kodea: J1516799