255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak 2015eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarreko plantillako lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen izenen zerrendak, plantillekin batera heldu direnak.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia paratu ondoan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2015eko abenduaren 11n.–Biltzarreko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1516714