255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskal hauek aldatzea:

–Gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena;

–Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena;

–Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituena;

–Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituena;

–Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

Aditzera ematen da, legeak eskatutako jendaurreko epearen tramitea gauzatzeko eta, hogeita hamar eguneko epean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta ez bada halakorik aurkezten.

Sarrigurenen, 2015eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1516657