255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hezkuntzako Informazio Batzordeko burutzaren eskuordetza

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2015eko azaroaren 17an. Hona haren testu osoa:

2015eko azaroaren 17ko 318/2015 Ebazpena, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.

Horren bidez, Hezkuntzako Informazio Batzordeko burutza Olga Parejo Perez zinegotziaren esku uzten da, eta M.ª Liernia Garmendia Ariztimuño udal langileari esleitzen zaio batzorde horretako idazkaritza.

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburu Moisés Garjón Villanueva naizen honek,

Ikusirik Oltza Zendeako Udalak 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean hartutako erabakia, haren ondorioz sortu baitzen Hezkuntzako Informazio Batzorde Iraunkorra, hori guztia Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatuarekin bat.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 125. artikuluari jarraikiz, honako hau xedatzen baitu:

“Informazio Batzordeak sortzeko erabakian zehaztuko da haien osaera zehatza, honako arau hauek kontuan harturik:

a) Alkate edo udalburua da, berez, guztietako burua; halarik ere, egiazko burutza lanetarako edozein zinegotzi eskuordetzen ahal du, betiere batzordeak berak hala proposaturik eta batzordean berean egin hautespenaren ondotik.

b) (...).

c) (...).”

Kontuan harturik 2015eko azaroaren 17an Hezkuntzako Informazio Batzorde Iraunkorrak bilkura egin duela bere eratzeari ekiteko eta, hala behar badu, Alkatetzak eskuordetuta bere egiazko burutza izanen duen hautagaia hautatzeari ekiteko.

Aintzat hartuta Hezkuntzako Informazio Batzordeko egiazko burutzarako eskuordetza egiteko proposamena, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 125. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Hezkuntzako Informazio Batzorde Iraunkorreko egiazko burutza horren kide den Olga Parejo Pérez zinegotziaren esku uztea, ebazpenaren datatik aitzina eta dagokion informazio batzordeak egindako proposamenarekin bat.

Bigarrena.–Eskuordetze hau denbora mugarik gabe egiten da eta, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 114. artikuluaren 2 eta 3. idatz-zatiekin bat, emateko eskatzen diren baldintza berak beharko ditu baliogabetzeko edo aldatzeko. Eskudantzien gaineko eskuordetzea, eraginkorra izateko, eskuordetzearen hartzaileak onartu beharko du. Eskuordetze hori isilbidez onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, erabakia jakinarazten denetik, eskuordetzearen hartzaile den kideak ez badio organo eskuordetze emaileari berariaz adierazten ezen ez duela eskuordetzea onartzen.

Hirugarrena.–Hezkuntzako Informazio Batzorde Iraunkorreko idazkaritza María Liernia Garmendia Ariztimuño udal langileari esleitzea. Hortaz, batzordearen bilkuren akta egin beharko du.

Bertze langile batek izendatu den udal enplegatu hori ordezkatzen badu, ulertuko da batzordeko idazkaritzaren esleipena haren ordezkoari egina dela.

Betiere, Udaleko idazkari Jon Ander Mendinueta Ochotorenak enplegatu hori ordezten ahalko du batzordeko idazkaritzako lanetan, bidezkotzat jotzen bada.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Oltza Zendean, 2015eko azaroaren 19an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1515672