255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2016ko ekitaldiko karga-tasak.
Onespena

Mendabiako Udalak, 2015eko abenduaren 11n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–2016rako karga-tasa hauek onestea:

–%0,28ko zerga-tasa ezartzea lur-ondasunen gaineko kontribuzioari.

Honako hauek mantentzea 2016rako:

–Gaur egungo indize eskala, jarduera ekonomikoen gaineko zergan ezarritako gutxieneko kuotei aplikatu beharrekoa: 1,40, 1,35 eta 1,14, kalte tarteen arabera.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,96.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikulukoak; zerga-tasa %16,62 izanen da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

Mendabian, 2015eko abenduaren 14an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1516749