255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2016ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak.
Onespena

Mendabiako Udalak, 2015eko abenduaren 11n egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena: Udalaren 2016ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak ez aldatzea.

Bigarrena: Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

Mendabian, 2015eko abenduaren 14an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1516731