255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Udalaren hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean aldaketa. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2015eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea, hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskinean.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Ehorztea

280 euro

Horma-hilobian ehorztea:

212 euro

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betikotzat onetsiko da ordenantza fiskalaren aldaketa.

Eritzebeitin, 2015eko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1516722