255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

2016ko karga-tasak, tasak eta prezioak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legezko quoruma zuela:

1.–Zerga-tasa hauek onestea 2016rako:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30, katastroko balio gordin berrien gainean.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,678, katastroko balio gordin berrien gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontuarena).

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: beren horretan mantentzen dira indarrean dauden indizeak eta tasak.

2.–Ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko 2016rako tasak:

2.1. Horniduraren kuota finkoa. Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:

–10 mm bitarte: euro 2,00.

–11tik 15 mm-ra bitarte: 2,50 euro.

–16tik 25 mm-ra bitarte: 4,00 euro.

–26tik 40 mm-ra bitarte: 11,60 euro.

–41etik 50 mm-ra bitarte: 12,50 euro.

–51tik 60 mm-ra bitarte: 23,00 euro.

–61 mm-tik goiti: 31,00 euro.

2.2. Saneamenduaren kuota finkoa: 3,00 euro/hiruhilekoa.

2.3. Lotunearen eta hargunearen tasa eta ikuskapena egiteagatik sortutako tasa beren horretan mantentzen dira.

2.4. Horniduraren kuota aldakorra:

–A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura kontratatuak:

  • 60 metro kubiko bitarte: 0,32 euro/m³.
  • 61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,42 euro/m³.
  • 81etik 120 metro kubiko bitarte: 0,84 euro/m³.
  • 120 metro kubikotik goiti: 1,27 euro/m³.

–A-2 tarifa: Hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko:

  • 650 metro kubiko bitarte: 0,37 euro/m³.
  • 651tik 2.000 metro kubiko bitarte: 0,98 euro/m³.
  • 2001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,40 euro/m³.
  • 5.000 metro kubikotik goiti: 1.59 euro/m³.

–A-3 tarifa: Ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoak: 0,11 euro/m³.

3.–2016. urterako ezartzea auzolanetik libratzeko ordainaren zenbatekoa, diruz ordaindu beharko da, alegia, 40,00 euro auzolan bakoitzeko.

4.–Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarra izaten jarraituko du aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkezten ahalko dira (administrazioarekikoa eta/edo aitzinetik eta hautara, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Iturenen, 2015eko abenduaren 10ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1516710