255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza.

Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki oholean argitaratuko direla, hogeita hamar egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.

Iturenen, 2015eko abenduaren 10ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1516702