255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, azaroaren 25eko 262/2015 Foru Dekretuarena, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Dekretu horrek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzeko azaroaren 25eko 262/2015 Foru Dekretuan (2015eko 238. Nafarroako Aldizkarian, azaroaren 27an, argitaratua) akatsa egin dela oharturik, bidezkoa da zuzenketa hau egitea:

12.447. orrialdean, eskuinaldeko zutabean, artikulu bakarraren bosgarren atalean, honela dioen tokian:

“77. artikulua. Baliabide Materialen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Baliabide Materialen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Epaitegien eta Zuzendaritza Nagusiaren eraikinen eraikuntzari eta zaharberritzeari dagokionez, kontratuak kudeatzea eta lanen egikaritza eta entrega kontrolatzea.

b) Epaitegien eta Zuzendaritza Nagusiaren eraikinen azpiegituren mantentze-lanei dagokienez, kontratuak kudeatzea eta lanen egikaritza eta entrega kontrolatzea.”

Honela behar du:

“77. artikulua. Baliabide Materialen Atalaren esparrua eta eginkizunak.

Baliabide Materialen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Epaitegien eta Zuzendaritza Nagusiaren eraikinen eraikuntzari eta zaharberritzeari dagokionez, kontratuak kudeatzea eta lanen egikaritza eta entrega kontrolatzea.

b) Epaitegien eta Zuzendaritza Nagusiaren eraikinen azpiegituren mantentze-lanei dagokienez, kontratuak kudeatzea eta lanen egikaritza eta entrega kontrolatzea.

c) Beharrak aztertzea, hobekuntzak proposatzea eta baliabide materialak eta teknikoak gauzatzea, hots, epaitegiek eta auzitegiek eginkizunak ongi betetzeko behar dituztenak.

d) Beharren azterketa, proposamenak eta espazioen eta laneko baliabideen birkokapena eta berrantolaketa gauzatzea.

e) Zuzendaritza Nagusiko eta epaitegietako eta auzitegietako unitateek ohiko funtzionamendurako eskatzen dituzten baliabideak ematea.

f) Epaitegietako eta auzitegietako eta Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu orokorren jardueran eta eginkizunetan laguntzea.

g) Jardueren memoria prestatzen laguntzea.”

Iruñean, 2015eko abenduaren 2an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1516549