255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Herrilarreak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batez onestea Cascanteko herrilarreak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

b) Hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cascanten, 2015eko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1516651