255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOGOITI

Kontzejuaren ordenantza, 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzkoa. Behin betiko onespena

Berriogoitiko Kontzejuak, 2015eko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko kontzeju ordenantza, 2015eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 19an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriogoitin, 2015eko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, Arturo Belasko Ortega.

ORDENANTZAREN TESTUA

5.000,00 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteari buruzko ordenantza.

Artikulu bakarra: Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Berriogoitiko Kontzejuak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000,00 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Artikulu bakarra duen ordenantza honek Kontzejuak behin betiko onetsi, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako epea iraganik hartuko du indarra, lege horren 325.1 artikuluarekin bat.

Iragarkiaren kodea: L1516739