255. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Elkarteen Udal Erregistroaren erregelamendua.
Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2015eko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, Elkarteen Udal Erregistroa sortzea erabaki zuen; orobat, hasiera batean onestea haren funtzionamendua arautzen duen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori aditzera ematen zaio jendeari 30 egun baliodunean, interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, erregelamendua behin betiko onetsitzat joko da.

Amillaon, 2015eko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1516687