253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

597/2015 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena, kargua hutsik dagoenean, zuzendariak kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean haien ordez aritzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, zuzendari nagusiari dagokio bere zuzendaritza nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzea, kargua hutsik dagoenean, zuzendariak kanpoan edo eri daudenean edo ezintasun pertsonalen bat dutenean haien ordez aritzeko.

Horrenbestez, eta aipatutako artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzuko zuzendaritzetako bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, honako hauek izanen dira aldi baterako ordezkoak:

a) Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko zuzendariak Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria ordeztuko du.

b) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariak Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria ordeztuko du.

c) Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko buruak Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria ordeztuko du.

2. Ebazpen hau interesdunei, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2015eko azaroaren 25ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1515989